Hemeroteca

Allegro Vivace, ABAO Txikirekin

Maiatzaren 26 eta 27an Arriaga antzokian ‘Allegro Vivace’ ikuskizuna izango da. Haurrentzako opera honek ABAO TXIKI programaren denboraldiari amaiera emango dio. Operan hasi nahi dutenentzat Comediants taldeak sortutako ikuskizun hau ezinbestekoa bihurtzen da. Bertan Monteverdi, Purcell, Mozart, Rossini, Donizetti, Berlioz, Verdi, Bizet eta Puccini-ren musika ezagutaraziko digute. Emanaldiak hurrengoak izango dira: 18.00 (26an) eta 12.00 eta 18.00 (27an).