Hemeroteca

Aurten bai txapeldunak!

Kutxabankek zozketa bat antolatu du interneten bidez apirilaren 3rarte. Honen helburua, etxeko txikienak animatzea eta entretenitzea da, baina baita Kopako finalari begira giroa berotzea.

Parte hartzeko, umeek euren futbol taldeko marrazkiak bidali beharko dituzte. Marrazkia eurek egina edo entitatearen webetik jaitsitakoa izango da.

Partehartzaileen artean, Errealeko umeentzako ekipazio bi eta Athleticeko umeentzako ekipazio bi zozketatuko dira.

Informazio gehiago, marrazkiak jaisteko edota igotzeko, egin klik LOTURA honetan.

Zorte on!