Hemeroteca

Barakaldoko udalekuak

Barakaldoko Udalak berriro abiarazi ditu udalekuak, eta aurten, plaza kopuru handiagoa eskainiko du, 700 hain zuzen. Udalekuetako parte-hartzaileek uztailean ingelesezko jarduerak ere izango dituzte.
Udalekuetan izena emateko epea datorren astelehenean, apirilak 16, zabalduko da apirilaren 27ra arte Barakaldoko kultur etxeetan, Gaztebulegoan edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan -HAZ. Ekimena uztailean burutuko da eta txanda bi egongo dira, uztailaren lehen hamabostaldian, eta bigarrenean. Lehenengo txandan 420 plaza eskainiko dira Juan Ramón Jiménez, Ibaibe, Arteagabeitia eta Alkartu ikastetxeetan banaturik. Bigarren txandan iaz baino 100 plaza gehiago eskainiko dira; beraz, 280 umerentzako lekua egongo da. Bigarren txandakoak Juan Ramón Jiménez, Alkartu eta Arteagabeitia ikastetxeetan banaturik egongo dira.
Udalekuen prezioa 11,20 eurotik 146 eurora artekoa izango da, jantokia barne; eta 11,20 eurotik 105,90 eurora artekoa, jantoki-zerbitzurik gabe.
Udalekuetako sarrera-ordutegia 8:30etik 9:00etara artekoa izango da, eta irteerakoa desberdina izango da, jantoki-zerbitzua hautatu den ala ez kontuan hartuta. Udalekuetan bazkaltzen ez dutenen irteera-ordutegia 14:00etatik 14:30era bitartekoa izango da. Udalekuetan bazkaltzen dutenena berriz, 15:00etatik 15:30era bitartekoa izango da.
Onartutakoen zerrenda udal web-orrian argitaratuko da (www.barakaldo.org).