Zure txikiei irakurtzea gustatzen zaie? Nire Txikaletosei bai. Edozein liburu mota (komikiak, eleberriak…) hartzen dituzte euskeraz zein gaztelaniaz. Txikaleta nagusiak kaletik doala ere irakurtzen du eta txikiena ere hasi da zaletasuna hartzen. Horregatik, Koloreak-ek martxan jarri duten super-ekimenaren berri izan dugunean, maiteminduta geratu gara. ‘Hilabeteroko irakurketa ‘du izena proiektuak, eta Koloreaken jabeen asmamenari esker sortu […]
Egilea: Txikaletos
Ezagutu Gipuzkoa familian: Aiako Harria
Asteburua pasatzera Irunera (Gipuzkoa) joan ginela aprobetxatuz, inguru horretan zehar gomendatu zizkiguten familia-ibilbideez gozatzea erabaki genuen. Horietako bat Aiako Harria parke naturalean dago, Irun eta Oiartzun artean, Gipuzkoako arrokarik zaharrenak hartzen dituen berdegune zoragarri batean. Ibarlako aparkalekuan hasten da ibilbidea, han autoa utzi eta Ola burdinolaren ondora eramango gaituen pista hartuko dugu. Han ere banbuak […]
Pobaleko burdinola
Azkenik, El Pobaleko burdinola bisitatu genuen. Aspalditik ari ginen plan hau familian noiz egingo zain. Txango ezinhobea da daukan ondare-balioa eta kokatzen den inguruagatik. El Pobaleko burdinola Muskizen (Bizkaia) dago eta Bizkaiko industria-aztarna baliotsuenetako baten benetako harribitxi bat barruan gordetzen duen museoa da. Errepidearen ondoan dagoen aparkalekuan hasiko gara, eta hortik burdinolara jaisteko dagoen bidea […]
Uraren bidea familian
Berganzon (Araban) familian egiteko txango eder eta erraza aurkituko duzue. Uraren bidea dauka izena eta 9 km inguruko ibilbide zirkularra da. Oso ondo seinaleztatua dago eta jarraitzeko oso erraza da, bidean zehar aurkitzen diren marra zuri eta urdinei esker. Ibilbidea Arabako herri txiki honetara iritsi aurretik topatuko dugun aparkalekuan hasten da. Hemen autoa utzi eta […]
Ur-suziria, dibertsioa familian
Esperimentu dibertigarri bat proposatzen dizuegu txikiekin egiteko: ur-suziri bat. Bikaina, ikusgarria eta oso adiktiboa da ikusiko duzuen moduan. Egiteko, honako material hauek erabili beharko dituzue: Litro eta erdiko edo bi litroko bi ur botila Kautxozko tapoi bat Inflatzaile bat Taula bat Bisagra pare bat Torloju pare bat Soka bat Koloretako zinta itsasgarria Eta noski, ura. […]
Gazta tarta
Nork ez du atsegin gazta tarta bat? Gure familian arrakasta handia du, eta, gainera, oso erraza denez, haurrek sukaldean lagundu dezakete. Era askotako gazta tarta daude, baina guri gehien gustatzen amerikar erako cheesecakearen antzekoa da, labe barik egiten dena. Normalean, txikitxoekin errezeta bat egiten dugunean, honen jatorriari buruzko istorioren bat azaltzea gustatzen zait. Horretarako, normalean […]
Gernikatik Belendizera, Urdaibai ezagutzen
Urdaibaik ibilbide oso politak eskaintzen dizkigu familian gozatzeko. Oraingoan, Gernikatik Belendizera doan ibilbide zirkular bat ekarri dizuegu, oinez, haurraren gurdiarekin edo bizikletaz egin dezakezuena. Ibilbidea familia guztiarentzat egokia da. Guk ez genuen ezagutzen eta, egia esan, onerako harritu gaitu. Ibilbideak 6 kilometro inguru ditu eta Gernikako Olesko auzoan hasten da. Lorategietan dagoen aparkalekuan utz dezakezue […]
Gurinezko opilak
Oso errezeta goxoa eta bertokoa ekartzen dizuegu: gurinezko opilak. Guri opil hauek pilo bat gustatzen zaizkigu eta gogo handia genuen txikitxoekin sukaldatzeko. Oraindik probatu ez badituzue edo Bilboko gozotegiek oso urrun harrapatzen bazaituzte, errezeta utziko dizugu etxean egin dezazuen. Berez, opilen errezeta ez da oso zaila, baina gurin krema egitea beste kontu bat da. Guk […]
Ezagutu Barbie familian
Otsailaren 14ra arte, Portugaleteko Rialia museoan Barbie panpina ezagunaren munduari buruzko erakusketa dago ikusgai. Bertan 1959an sortu zen panpina ezagun honen hainbat alderdi eta egoera aurkezten dira urteetan zehar. Erakusketan, zinea eta Barbie atalaz ere goza dezakegu. Hemen, film enblematikoetan pertsonaia ahaztezinak interpretatuz aktore miretsienetako batzuen erreplikak ikusi ditzakegu. Zinemaren historiaren errepaso paregabea egiteko aukera, […]
Errege opila
Uste dut planetan ez dagoela inor Errege opila probatu ez duenik, zatitxo bat bada ere. Zalantzarik gabe, postre hau gure familian, tradizio bihurtu da urtarrilaren 5ean eta 6an. Izan ere, gure etxean izugarri gustatzen zaigu Errege egunean gosaltzea. Urteak generamatzan opil hau etxean egin nahian, eta azkenean, egitera animatu gara. Oso erraza da, nahiz eta […]