Interesgarria

Lau oparien araua

Zelan ekiditu oparien elur jausia Gabonetan Gabonak heltzear daude eta aurten ezberdinak izango direla sumatzen dugun arren, ziur nago Olentzero eta Errege Magoak berdin berdin etorriko direla. Danok dakigun moduan, Gabonak txikientzako egun bereziak dira eta opariak zabaltzea euren momenturik gogokoena. Hala ere, zenbait gurasoentzat buru hauste handia izaten da. Nor dago prest oparien elur […]

Ekintzak

Muztio tailerra familian

Urrikoko asteburuetan, Sagardoetxeak sagar muztioa egiteko aukera eskaintzen die familiei. Haur nahiz helduek sagarrak kizkiarekin bildu, pisoiekin txikitu, prentsatu eta egindako sagar muztioa dastatzeko aukera izango dute. Gainera, familia bakoitzak sagar muztio botila bat etxera eramaten du, txikiek egindako etiketa batekin. Esperientzia osoa ordu bateko iraupena du, baina bizi garen egoera dela eta, guk nahi […]

Txikizientzia

Puxika magikoa

Esperimentu hau oso erraza da eta txikiak harrituta geldituko dira. Egin ahal izateko ondorengo materiala beharko duzu: botila bat, ozpina, bikarbonatoa eta puxika bat.  Esperimentuarekin hasteko ozpin apur bat bota beharko duzu botilara. Ondoren, globoaren barruan bikarbonato apur bat sartu. Jarri puxika botilan kontuz kontuz, eskatu umeari puxikari buelta emateko eta ikusiko duzue zelan puxika […]

Eskulanak

Paperezko txoriak

Ekintza hau oso erraza da umeekin egiteko. Hauxe da beharko duzun materiala: – Koloreetako kartulinak – Artaziak – Pegamentua – Hari edo soka zati bat – Pegatina borobilak Lehenik eta behin kartulinan borobil bat marraztu eta ebaki. Beste kartulina batean gure txoriaren hegoak marraztuko ditugu, horretarako hosto baten forma marraztu dezakezue, beheko irudian ikusten den […]

Topak Txangoak

Gerrikaitzetik Ziortzara

Etxetik hurbil leku zoragarriak ditugu eta askotan, eztakigu. Hauxe da, hain zuzen, proposatzen dizuegun txango honekin gertatu zaiguna. Gerrikaitzetik Ziortzako kolegiatara helduko gara oraingoan. 4 km ( joan eta etorri) dituen txango bat da, Lea ibaiaren ondotik igarotzen dena. Ibaiaren bazterrean txoko ederrak aurkituko ditugu, ur jauziak, putzuak… dena baso berde batez inguratuta. Bidea erraza […]

Aipagarria Txangoak

Arte eta Natura Ereñon

Ereñora bazoaz, zure geldialdietako bat Ereñozarreko San Miguelez gain, Artearen eta Naturaren Behatokiaren Galeria ‘Sintonía Arrecifal’ izan behar da. Gerandako harrobian dago eta bertara joateko, herri beretik irteten diren “Ereño Behatokia” seinaleei jarraitu besterik ez duzu egin behar. Marmol gorriko harrobi abandonatu batek osatutako espazio berezi honetan, Rober Garay eta Alberto Palomera artistek (Le Patafisic […]

Eskulanak Topak

Nola egin origami garabia bat

Duela pare bat urte, Gernikako Bakearen Museoan, papiroflexia garabia nola egin irakatsi ziguten. Esperientzia oso ona izan zen. Tailerra amaitzerakoan, ingelesez eman zizkiguten argibideak etxean berriz ere trebatzeko. Asmo honekin, idatziz uzten ditugu, badaezpada, txikiei Japoniako arte hau aurkeztu nahi badiezue. Oso politak dira … Behar dugun lehenengo gauza orri karratu bat da (hobeto da […]

Txikizientzia Topak

Patata erlojua

‘Mira como lo hago’ liburutik atera dugun esperimentu hau umeekin egiteko ezinhobea da. Egitera animatzen bazarete, orrialdearen kopia bat duzue post honetan. Gure txikiek flipatu dute erlojua piztu denean patata birekin, eta ez bateria ezta pilak ere izan gabe. Oso esperimentu polita da.  

Eskulanak

Piñata

‘Mira como lo hago’ izeneko liburua oparitu digute eta nire alaba oso oso pozik dago berarekin. Pausuz pausu zelan egiten diren mila gauza azaltzen ditu. Liburu honetatik, piñata hau atera dugu. Oso erraza da eta guk izan genuen txokolatada baterako erabili genuen. Guk supermerkatu bateko foileto bat, irina, globo bat, pintura spray bat eta ura […]

Txikizientzia Topak

Minirobota

Sarah Hines Stephens eta Bethany Mannen ‘Mira como lo hago’ liburutik atera dugu experimento hau: Minirobota bat eraiki. Agian hau egitea eztago denon esku, baina oso experimentu polita danez, partekatu nahi izan dugu zuekin. Egiteko etxetik genuen mugikor zahar bat erabili dugu. Zelan egin genuen uzten dizuegu… ROBOTA MUGIMENDUAN IKUSTEKO EN HEMEN SAKATU