‘Mira como lo hago’ izeneko liburua oparitu digute eta nire alaba oso oso pozik dago berarekin. Pausuz pausu zelan egiten diren mila gauza azaltzen ditu. Liburu honetatik, piñata hau atera dugu. Oso erraza da eta guk izan genuen txokolatada baterako erabili genuen. Guk supermerkatu bateko foileto bat, irina, globo bat, pintura spray bat eta ura […]
Egilea: Txikaletos
Minirobota
Sarah Hines Stephens eta Bethany Mannen ‘Mira como lo hago’ liburutik atera dugu experimento hau: Minirobota bat eraiki. Agian hau egitea eztago denon esku, baina oso experimentu polita danez, partekatu nahi izan dugu zuekin. Egiteko etxetik genuen mugikor zahar bat erabili dugu. Zelan egin genuen uzten dizuegu… ROBOTA MUGIMENDUAN IKUSTEKO EN HEMEN SAKATU
Kolonia, gatz eta labanda olioa
Duela egun batzuk aittitten baserritik labanda bildu genuen etxean kolonia egiteko. Emaitza ezin hobea izan da: oso usain ona du eta oso freskagarria da. Prozesua honakoa izan zen: Labanda batu, birrindu mortero batean eta bota lapiko batera ur distilatuarekin eta alkoholarekin, proportzio berean. Utzi 10 egunez atseden hartzen potean argirik sartzen ez den leku batean […]
Bizkaiko natur zientzien museoa
Mañarian, Urkiolako portuaren magalean, Bizkaiko natur zientzien lehen museoa aurkitzen da: Hontza Museoa. Oso leku berezia da eta bertan, naturaren edertasuna eta handitasuna erakusten duten era guztietako aleak aurki ditzakegu, munduko hondar ezberdinetatik bost kontinenteetako animalietaraino. Museo hau Enrike Huertaren, bere sortzailearen, ametsa da. 50 urte baino gehiago ikertzen eta informazioa biltzen ibili ondoren, 43.000 […]
Hegaztien aireportua Urdaibain
Urdaibai Bird Center bisita oso gomendagarria da familian egiteko. Eraikin osoa era original batean eginda dago, benetako aireportu bat izango balitz bezala. Bertako langileek oso harrera ona egin ziguten eta gure bisitarako behar genituen tresneria guztia eman ziguten: audiogia, prismatikoak, mapa bat… Bisita osoa jolas bat bezala antolatuta dago. Enara batzuk, jarraitu behar dugun bidea […]
Zugaztieta- Arboleda, Meategien lurraldea
Trapagarango haranean Euskadiko meategi gunerik garrantzitsuena aurkitzen dugu: Zugaztieta-Arboleda. Familian bisitatzeko ezinbesteko espazio naturala da. Bertan, landa berdeak eta aisialdirako pilo bat leku aurkituko ditugu. Gainera, antzinako meategiak, gaur egun laku artifizialak bilakatuta, izugarriak dira eta hainbat ibilbide eskaintgzen dizkigute. Guk ibilbide laburtxu bat egin genuen eta umeei utzi genien gidaren papera, leku guztiak miatuz […]
Biodibertsitatearen dorrea
Busturian, Urdaibai erreserbaren erdian, Madariaga dorretxea aurkitzen dugu. Eraikin berezi honetan Ekoetxea Urdaibai zentroa kokatzen da, guretzako ezinbesteko leku bat, batez ere neguan edo egun euritsuetan. Itzelezko paisaia batez gozatzeaz gain, Ekoetxearen egitarauaren barnean beti aurkitzen ditugu familia osorako tailerrak. Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta […]
Arrazolako Oinezkoen Bidea
Arrazolako oinezkoen bidea familian egiteko txango ezinhobea da. Bidea, Atxondoko frontoi ondotik hasten da eta antzinako tren bide saretik igarotzen da. Ibilbidea, Arrazola errekaren ondotik doan 4,5 km-ko bide leun bat da (9 km joan eta etorria). Bide guztian zehar, Anboto eta Urkiolako parkeko mendien paisaia izugarria ikusteko aukera izango dugu. Ibilbidea oso ondo egokituta […]
Kokozko flana
Flanak gustokoak dituzue? Proposatzen dizuegun kokozko flan hau oso goxoa da eta oso erraza txikiekin egiteko. Gainera bero dagoen hileetan oso azkenburu freskagarria izan daiteke. Osagaiak: 4 arraultza Esne kondentsatua 250 ml esnea 100 gr. koko birrindua Azukrea eta ura edo karamelu likidoa Has gaitezen: Lehenik eta behin, karamelua egingo dugu azukrea eta urarekin. Horretarako, […]