Eskulanak Topak

Kolonia, gatz eta labanda olioa

Duela egun batzuk aittitten baserritik labanda bildu genuen etxean kolonia egiteko. Emaitza ezin hobea izan da: oso usain ona du eta oso freskagarria da. Prozesua honakoa izan zen: Labanda batu, birrindu mortero batean eta bota lapiko batera ur distilatuarekin eta alkoholarekin, proportzio berean. Utzi 10 egunez atseden hartzen potean argirik sartzen ez den leku batean […]

Txangoak

Bizkaiko natur zientzien museoa

Mañarian, Urkiolako portuaren magalean, Bizkaiko natur zientzien lehen museoa aurkitzen da: Hontza Museoa. Oso leku berezia da eta bertan, naturaren edertasuna eta handitasuna erakusten duten era guztietako aleak aurki ditzakegu, munduko hondar ezberdinetatik bost kontinenteetako animalietaraino. Museo hau Enrike Huertaren, bere sortzailearen, ametsa da. 50 urte baino gehiago ikertzen eta informazioa biltzen ibili ondoren, 43.000 […]

Ekintzak

Hegaztien aireportua Urdaibain

Urdaibai Bird Center bisita oso gomendagarria da familian egiteko. Eraikin osoa era original batean eginda dago, benetako aireportu bat izango balitz bezala. Bertako langileek oso harrera ona egin ziguten eta gure bisitarako behar genituen tresneria guztia eman ziguten: audiogia, prismatikoak, mapa bat… Bisita osoa jolas bat bezala antolatuta dago. Enara batzuk, jarraitu behar dugun bidea […]

Aipagarria Txangoak

Zugaztieta- Arboleda, Meategien lurraldea

Trapagarango haranean Euskadiko meategi gunerik garrantzitsuena aurkitzen dugu: Zugaztieta-Arboleda. Familian bisitatzeko ezinbesteko espazio naturala da. Bertan, landa berdeak eta aisialdirako pilo bat leku aurkituko ditugu. Gainera, antzinako meategiak, gaur egun laku artifizialak bilakatuta, izugarriak dira eta hainbat ibilbide eskaintgzen dizkigute. Guk ibilbide laburtxu bat egin genuen eta umeei utzi genien gidaren papera, leku guztiak miatuz […]

Ekintzak Topak

Biodibertsitatearen dorrea

Busturian, Urdaibai erreserbaren erdian, Madariaga dorretxea aurkitzen dugu. Eraikin berezi honetan Ekoetxea Urdaibai zentroa kokatzen da, guretzako ezinbesteko leku bat, batez ere neguan edo egun euritsuetan. Itzelezko paisaia batez gozatzeaz gain, Ekoetxearen egitarauaren barnean beti aurkitzen ditugu familia osorako tailerrak. Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta […]

Aipagarria Txangoak

Arrazolako Oinezkoen Bidea

Arrazolako oinezkoen bidea familian egiteko txango ezinhobea da. Bidea, Atxondoko frontoi ondotik hasten da eta antzinako tren bide saretik igarotzen da. Ibilbidea, Arrazola errekaren ondotik  doan 4,5 km-ko bide leun bat da (9 km joan eta etorria). Bide guztian zehar, Anboto eta Urkiolako parkeko mendien paisaia izugarria ikusteko aukera izango dugu. Ibilbidea oso ondo egokituta […]

Sukaldean Topak

Kokozko flana

Flanak gustokoak dituzue? Proposatzen dizuegun kokozko flan hau oso goxoa da eta oso erraza txikiekin egiteko. Gainera bero dagoen hileetan oso azkenburu freskagarria izan daiteke. Osagaiak: 4 arraultza Esne kondentsatua 250 ml esnea 100 gr. koko birrindua Azukrea eta ura edo karamelu likidoa Has gaitezen: Lehenik eta behin, karamelua egingo dugu azukrea eta urarekin. Horretarako, […]

Topak Txangoak

Altxor gazia

Familian egiteko plan ezinhobea dakarkizuegu: Añanako Gatzaga. Txango honetan Europako paisai kultural ikusgarriena eta obekien mantenduta dagoena aurkituko dugu.  7.000 urteko historioarekin, Añanako Gatzagak munduko gatz fabrika zaharrenetakoak dira. Gasteiztik 30 kilometrotara, gatzaga honen paisaiak hitzik gabe utziko zaitu,  milaka plataforma edo larrain, iturburu, ubide, putzu eta lantegiekin. Gatza, bizitzarako funtsezko produktua da eta egindako […]

Sukaldean

Txokolate Brownia

Txokolatea gustokoa dutenentzako errezeta da hau. Oso erraza eta oso goxoa da. Osagaiak: 300 gr gurina 250 gr panela 400 gr txokolate beltza 70% 5 arraultza 150 gr irina 100 gr intxaurrak Bainila goilarakada bat Gatz pixka bat Has gaitezen: 1.- Lehenik eta behin gurina txokolatearekin urtuko dugu. 2.- Lapikoa sutik kendu eta panela bota. […]