juego_pesca
Eskulanak Topak

Eskulana familian: Arrantza-jokoa

Etxean oso erraza eta dibertigarria den arrantza-jokoa egitea proposatzen dizuegu. Txikiekin jolastu edo lagun batentzat opari gisa erabil dezakezue. Guk badugu bat, eta hau, bideoan ikusten duzuena, bere urtebetetzea ospatzen zuten pertsona berezi batzuentzat prestatu genuen. Joko hau egiteko, honako material hauek erabili genituen: – Kolorezko fieltroak – Orratza eta haria – Iman txikiak – […]

Eskulanak

Paperezko txoriak

Ekintza hau oso erraza da umeekin egiteko. Hauxe da beharko duzun materiala: – Koloreetako kartulinak – Artaziak – Pegamentua – Hari edo soka zati bat – Pegatina borobilak Lehenik eta behin kartulinan borobil bat marraztu eta ebaki. Beste kartulina batean gure txoriaren hegoak marraztuko ditugu, horretarako hosto baten forma marraztu dezakezue, beheko irudian ikusten den […]

Eskulanak Topak

Nola egin origami garabia bat

Duela pare bat urte, Gernikako Bakearen Museoan, papiroflexia garabia nola egin irakatsi ziguten. Esperientzia oso ona izan zen. Tailerra amaitzerakoan, ingelesez eman zizkiguten argibideak etxean berriz ere trebatzeko. Asmo honekin, idatziz uzten ditugu, badaezpada, txikiei Japoniako arte hau aurkeztu nahi badiezue. Oso politak dira … Behar dugun lehenengo gauza orri karratu bat da (hobeto da […]

Eskulanak

Piñata

‘Mira como lo hago’ izeneko liburua oparitu digute eta nire alaba oso oso pozik dago berarekin. Pausuz pausu zelan egiten diren mila gauza azaltzen ditu. Liburu honetatik, piñata hau atera dugu. Oso erraza da eta guk izan genuen txokolatada baterako erabili genuen. Guk supermerkatu bateko foileto bat, irina, globo bat, pintura spray bat eta ura […]

Eskulanak Topak

Kolonia, gatz eta labanda olioa

Duela egun batzuk aittitten baserritik labanda bildu genuen etxean kolonia egiteko. Emaitza ezin hobea izan da: oso usain ona du eta oso freskagarria da. Prozesua honakoa izan zen: Labanda batu, birrindu mortero batean eta bota lapiko batera ur distilatuarekin eta alkoholarekin, proportzio berean. Utzi 10 egunez atseden hartzen potean argirik sartzen ez den leku batean […]

Eskulanak Topak

Egurrezko argazki inpresioak

Teknika hau probatzeko goguekin genbiltzan. Tutorial asko ikusi eta gero, azkenean animatu gara egitera. Pazientzia eta mimo asko behar ditugu ondo irteteko, baina behin hasita guri asko gustatu zaigu. Egiteko ondoko materialak beharko dituzue: -Egurrezko kutxa bat -Argazki baten fotokopia papelean -Kola zuria egurrerako -Spray bat urarekin -barniza PROZESUA: 1- Kola zuriarekin margotu argazkia jundo […]

Eskulanak Topak

Galtzerdi-txotxongiloak

Ziur nago etxetik galtzerdi pilo bat dituzuela bere parerik gabe eta ez dakizuela eurekin zer egin. Txikaletosetik eskulan bikaina proposatzen dizuegu egiteko: Galtzerdiz eginiko txotxongiloak. Ikusiko duzuen moduan oso erraza eta dibertigarria da eskulan hau. Hau da behar duzuen materiala: -Galtzerdi bat -Kartoia -Artilea -Poliespan bola bi edo botoi bi -Kartulina edo gomaeva -Pegamentoa -Artaziak […]

Eskulanak

Bizirik diruditen marrazkiak

Umeekin etxean egiteko proposamen polit bat ekarri nahi dizuegu. ‘Cerebrito color: Mundo submarino’ Cerebrito Pérez -ena aurkitu dugu eta asko asko gustatu zaigu. Honeri esker, artikulo honen amaieran aurkituko duzuen PDFko marrazkiak 3Dn ikusteko aukera izango duzue, bizirik egongo balira bezala. Hauxe da hori lortzeko egin behar duzuena: 1.- Gehien gustatzen zaizun marrazkia inprimitu eta […]

Eskulanak Topak

Umeekin etxean egiteko ekintzak

Etxean sartuta egon behar garenez Koronabirusa dela eta, umeekin egiteko 30 plan proposatzen dizkizuegu. Halaere, egoera honetatik irteten garenerako ere balio dizkigute ekintza hauek. 1.- Sukaldean txikiekin  Errezeta piloa ditugu umeekin egiteko. Web orrialde honetan batzuk argitaratu ditugu (pastelak, ogia, gailetak…). Umeak oso txikiak badira frutazko pintxoak edo sandwitxak egin ditzakegu. 2.- Diskofesta Musika jarri […]

Eskulanak

Etxeko gabonetako apaingarriak

Gabonak gero eta hurbilago daude eta zuhaitza eta garaiko apaingarriak ateratzeko ordua da. Txikiei asko gustatzen zaie zuhaitza apaintzea, baina urte honetarako zerbait berezia egitea proposatzen dizuet: gabonetako apaingarriak etxean gure txikiekin egitea. Arratsalde euritsuak oso aproposak dira mota honetako eskulanak egiteko. Hasteko, elur-orein apaingarriak egingo ditugu intxaur, fieltrozko orri marroi ilun bat, zinta gorria, […]