Eskulanak Topak

Nola egin origami garabia bat

Duela pare bat urte, Gernikako Bakearen Museoan, papiroflexia garabia nola egin irakatsi ziguten. Esperientzia oso ona izan zen. Tailerra amaitzerakoan, ingelesez eman zizkiguten argibideak etxean berriz ere trebatzeko. Asmo honekin, idatziz uzten ditugu, badaezpada, txikiei Japoniako arte hau aurkeztu nahi badiezue. Oso politak dira … Behar dugun lehenengo gauza orri karratu bat da (hobeto da […]

Txikizientzia Topak

Patata erlojua

‘Mira como lo hago’ liburutik atera dugun esperimentu hau umeekin egiteko ezinhobea da. Egitera animatzen bazarete, orrialdearen kopia bat duzue post honetan. Gure txikiek flipatu dute erlojua piztu denean patata birekin, eta ez bateria ezta pilak ere izan gabe. Oso esperimentu polita da.  

Txikizientzia Topak

Minirobota

Sarah Hines Stephens eta Bethany Mannen ‘Mira como lo hago’ liburutik atera dugu experimento hau: Minirobota bat eraiki. Agian hau egitea eztago denon esku, baina oso experimentu polita danez, partekatu nahi izan dugu zuekin. Egiteko etxetik genuen mugikor zahar bat erabili dugu. Zelan egin genuen uzten dizuegu… ROBOTA MUGIMENDUAN IKUSTEKO EN HEMEN SAKATU

Eskulanak Topak

Kolonia, gatz eta labanda olioa

Duela egun batzuk aittitten baserritik labanda bildu genuen etxean kolonia egiteko. Emaitza ezin hobea izan da: oso usain ona du eta oso freskagarria da. Prozesua honakoa izan zen: Labanda batu, birrindu mortero batean eta bota lapiko batera ur distilatuarekin eta alkoholarekin, proportzio berean. Utzi 10 egunez atseden hartzen potean argirik sartzen ez den leku batean […]

Ekintzak Topak

Biodibertsitatearen dorrea

Busturian, Urdaibai erreserbaren erdian, Madariaga dorretxea aurkitzen dugu. Eraikin berezi honetan Ekoetxea Urdaibai zentroa kokatzen da, guretzako ezinbesteko leku bat, batez ere neguan edo egun euritsuetan. Itzelezko paisaia batez gozatzeaz gain, Ekoetxearen egitarauaren barnean beti aurkitzen ditugu familia osorako tailerrak. Ekintza guztiak, era batera edo bestera inguratzen gaituen ondare naturalarekin eta kulturalarekin erlazionatuta daude eta […]

Sukaldean Topak

Kokozko flana

Flanak gustokoak dituzue? Proposatzen dizuegun kokozko flan hau oso goxoa da eta oso erraza txikiekin egiteko. Gainera bero dagoen hileetan oso azkenburu freskagarria izan daiteke. Osagaiak: 4 arraultza Esne kondentsatua 250 ml esnea 100 gr. koko birrindua Azukrea eta ura edo karamelu likidoa Has gaitezen: Lehenik eta behin, karamelua egingo dugu azukrea eta urarekin. Horretarako, […]

Topak Txangoak

Altxor gazia

Familian egiteko plan ezinhobea dakarkizuegu: Añanako Gatzaga. Txango honetan Europako paisai kultural ikusgarriena eta obekien mantenduta dagoena aurkituko dugu.  7.000 urteko historioarekin, Añanako Gatzagak munduko gatz fabrika zaharrenetakoak dira. Gasteiztik 30 kilometrotara, gatzaga honen paisaiak hitzik gabe utziko zaitu,  milaka plataforma edo larrain, iturburu, ubide, putzu eta lantegiekin. Gatza, bizitzarako funtsezko produktua da eta egindako […]

Eskulanak Topak

Egurrezko argazki inpresioak

Teknika hau probatzeko goguekin genbiltzan. Tutorial asko ikusi eta gero, azkenean animatu gara egitera. Pazientzia eta mimo asko behar ditugu ondo irteteko, baina behin hasita guri asko gustatu zaigu. Egiteko ondoko materialak beharko dituzue: -Egurrezko kutxa bat -Argazki baten fotokopia papelean -Kola zuria egurrerako -Spray bat urarekin -barniza PROZESUA: 1- Kola zuriarekin margotu argazkia jundo […]

Eskulanak Topak

Galtzerdi-txotxongiloak

Ziur nago etxetik galtzerdi pilo bat dituzuela bere parerik gabe eta ez dakizuela eurekin zer egin. Txikaletosetik eskulan bikaina proposatzen dizuegu egiteko: Galtzerdiz eginiko txotxongiloak. Ikusiko duzuen moduan oso erraza eta dibertigarria da eskulan hau. Hau da behar duzuen materiala: -Galtzerdi bat -Kartoia -Artilea -Poliespan bola bi edo botoi bi -Kartulina edo gomaeva -Pegamentoa -Artaziak […]

Sukaldean Topak

Kalabazinezko kaneloiak

Egia esan inoiz ez zitzaidan burutik pasatuko errezeta hau egitea, baina Judith Herrera Nutrición & Kinesología esan zidan egiteko eta ez naz damutzen. Oso oso goxoa dago eta gainera umeekin egin dugu eta oso dibertigarria izan da. Animatzen bazareten egiten hemen daukazue errezeta: Osagaiak: • Kalabazine • Azenarioak • Tipula • Tomatea • Perretxikoak • […]