Sukaldean Topak

Hojaldre, txia eta linozko palmeratxoak

Txikiekin erraz erraz egiteko errezeta bat esango dizuegu. Umeek bakarrik egiteko modukoa da eta oso goxoa. Osagaiak: -Hojaldrea (edozein supermerkatutan eros daiteke) -Panela -Gurina (oso gutxi) -Lino eta txia (txiki txiki eginda) -Txokolatea (aukeran) Has gaitezen: Jar ezazu labea berotzen 200 gradutan. Orea zabaldu eta bota panela gainetik. Errodillo batekin itsatsi panela orean. Eman buelta […]

Eskulanak Topak

Umeekin etxean egiteko ekintzak

Etxean sartuta egon behar garenez Koronabirusa dela eta, umeekin egiteko 30 plan proposatzen dizkizuegu. Halaere, egoera honetatik irteten garenerako ere balio dizkigute ekintza hauek. 1.- Sukaldean txikiekin  Errezeta piloa ditugu umeekin egiteko. Web orrialde honetan batzuk argitaratu ditugu (pastelak, ogia, gailetak…). Umeak oso txikiak badira frutazko pintxoak edo sandwitxak egin ditzakegu. 2.- Diskofesta Musika jarri […]

Sukaldean Topak

Etxeko Txurroak

Zeineri ez zaizkio txurroak gustatzen? Eta gainera txokolatearekin egiten baditugu? Nire amumak erakutsi zidan errezeta kontatuko dizuet. Gu, nahiz eta oso gustoko ditugun, saiatzen gara noizean behin bakarrik egiten edo data zehatzetan, oso oso sanoak ere ez direlako .   Osagaiak -baso bete ur -baso bete urun -gatz pixka pixkatxo bat -legamina, baina koilara baten punta […]

Berriak Topak

Bitartean, etxetik ikasten

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta EiTBk martxoaren 30etik aurrera abian jarriko dute hezkuntza-saio berria “Bitartean, Etxetik Ikasten” izenburupean. Programa honen helburua ikasleen hezkuntza-prozesua erraztea da, batez ere, etxean euskarri teknologikorik ez duten haurrena. Eskainiko diren edukiak Lehen Hezkuntzako ikasle guztientzat izango dira, baina, batez ere, etapa horretako 1. eta 4. maila bitarteko neska-mutilentzat. Hezkuntza-saio hau […]

Berriak Topak

La Cuadri del Hospi Gunea

‘La Cuadri del Hospi’k ‘HospiGunea’ izeneko esparrua zabaldu du Gurutzetako ospitalatik gertu. Konkretuki, lokala Grupo Juan XXIII, 7 planta baxua 1D helbidean kokatzen da. ‘Hospi Gunea’ esparru egoki eta eroso bat da non familiek eta gaixoek, tratamentu eta kontsulta bitarteko denbora luzeak pasatzeko aukera izango duten. Gaur egun, ospitalaren barnean ez dago horrelako lekurik. Esparru […]

Sukaldean Topak

Olo eta txokolate gailetak

Gaileta hauek umeekin egiteko oso errazak dira eta oso gozo daude. Errezeta Abadiñoko Batana Okindegiko Idoiak pasatu zigun. Egia esateko, arrakasta handia dute probatzen dutenen artean. Osagaiak: 200 gr oliba olio 200 ml ure 375 gr azukera edo platano heldu bat (azukera barik egin nahi izanez gero) 120 gr irin integral, espelta edo zekalezkoa 10 […]

Ekintzak Topak

TopaBermeo: Asmamena, turismo eta dibertsioa familia osoarentzat

Atsegin al zenukete bizipen berezi, dibertigarri eta konstruktibo bat? Katokalek eskeiniko digu bada, Bermeon, Urdaibain goza dezakegun lehen “Escapevillage” jolasa: TopaBermeo. Zertan datzan? Gure lana, Katokaleko maskota den Beka katuak galdu dituen giltzak berreskuratzea da. Giltz hauek gabe, ezingo dugu San Juan pasabidea zeharkatu eta beraz, herrian harrapaturik geratuko gara betirako… Gure askatasunera eramango gaituen […]

Interesgarria Topak

Noiz hasten dira haurrak landareen eta animalien arteko harremanaz kontziente izaten?

Noiz hasten dira haurrak landareen eta animalien arteko harremanaz kontziente izaten? UPV/EHUko ikerketa baten arabera, zortzi urte bete baino lehen, animaliak eta landareak naturalki erlazionatzen hasten dira beren marrazkietan. Lan hau Sustainability aldizkari zientifikoan argitaratu da, eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile hauek sinatu dute: José Domingo Villarroel, Álvaro Antón, Teresa Nuño eta Daniel Zuazagoitia. Ikerketa […]

Hemeroteca Topak

Dinosauroak Campos Antzokian

Apirilaren 28an dinosauroak Campos Antzokian izango dira. Europa osoan arrakasta izan ondoren, Bilbora itzuliko da familia osoak gozatu ahal izango duen antzerki-esperientziarik osoena. Familia-ikuskizun honetan, kultura, dibertimendua, ekologia, ingurumena, ikuskizuna, teknologia, irudia eta soinua batzea lortzen da. Paco Cuesta albaitari ausartak Espezie Handientzat duen laborategi transgenikora bisitan joango da Casandra Ramires izeneko telebistako aurkezle ospetsua. […]

Berriak Topak

Panpi politak eta solidarioak

Juegaterapia.org, irabazi-asmorik gabeko erakundea da, minbiziaren ondorioz ospitalizatutako umeen bizi kalitatearen hobekuntzaz arduratzea helburua duena. Erakunde honek, minbizia duten umeei nolabaiteko omenaldi bat egiteko ‘Baby Pelones’ izeneko panpin polit batzuk jarri ditu salmentan. Panpin hauen prezioa 12 €takoa da eta salmentarekin lortutako diruaren 100% minbiziaren ikerketara eta ospitalen teilatu lauetan ume hauen bizimodurako lagunduko duten […]