Hemeroteca

Musika familian ‘Kristalezko Kioskoa’ programarekin

Andrés Isasi Musika Eskolak eta Kultur Etxeak, musika eta kultura sustapenerako Stereosonik elkartearekin elkarlanean, «Kristalezko Kioskoa» programa antolatu dute. Ekimen horrek familia osorako goizeko kontzertuak hartuko ditu, bertoko talderen eskutik, eta baita haurrentzako tailerrak ere. Horiek guztiak bost asteburutan zehar izango dira, maiatzetik urrira, Algortako Musika Eskolako Kristalezko Kioskoan, 12:00etatik 14:00etara, eta doakoak izango dira. […]