Hemeroteca

Txirula magikoa

Azaroaren 24an 12.00 eta 18.00etan, Opera Divertimentok ‘La flauta mágica. Tu primera ópera’ ikuskizuna aurkezten digu Campos Antzokian. Ikuskizun honek denboraldi honetako produkzio familiarrik onenaren saria jaso du eta 2 urtetik aurrerako umeentzako egokituta dago. Bertan Tamino printzearen istorioa kontatzen zaigu eta zelan suge batetik ihes egiten zuenean Gaueko erregina ezagutu zuen. Erreginak bere alaba Pamina topatzeko eskaera egiten dio eta horretarako txirula magiko bat ematen dio. Taminok ez daki baina erregina txarra da.