Topak Txangoak

Gerrikaitzetik Ziortzara

Etxetik hurbil leku zoragarriak ditugu eta askotan, eztakigu. Hauxe da, hain zuzen, proposatzen dizuegun txango honekin gertatu zaiguna. Gerrikaitzetik Ziortzako kolegiatara helduko gara oraingoan. 4 km ( joan eta etorri) dituen txango bat da, Lea ibaiaren ondotik igarotzen dena. Ibaiaren bazterrean txoko ederrak aurkituko ditugu, ur jauziak, putzuak… dena baso berde batez inguratuta. Bidea erraza […]

Aipagarria Txangoak

Arte eta Natura Ereñon

Ereñora bazoaz, zure geldialdietako bat Ereñozarreko San Miguelez gain, Artearen eta Naturaren Behatokiaren Galeria ‘Sintonía Arrecifal’ izan behar da. Gerandako harrobian dago eta bertara joateko, herri beretik irteten diren “Ereño Behatokia” seinaleei jarraitu besterik ez duzu egin behar. Marmol gorriko harrobi abandonatu batek osatutako espazio berezi honetan, Rober Garay eta Alberto Palomera artistek (Le Patafisic […]

Txangoak

Bizkaiko natur zientzien museoa

Mañarian, Urkiolako portuaren magalean, Bizkaiko natur zientzien lehen museoa aurkitzen da: Hontza Museoa. Oso leku berezia da eta bertan, naturaren edertasuna eta handitasuna erakusten duten era guztietako aleak aurki ditzakegu, munduko hondar ezberdinetatik bost kontinenteetako animalietaraino. Museo hau Enrike Huertaren, bere sortzailearen, ametsa da. 50 urte baino gehiago ikertzen eta informazioa biltzen ibili ondoren, 43.000 […]

Aipagarria Txangoak

Zugaztieta- Arboleda, Meategien lurraldea

Trapagarango haranean Euskadiko meategi gunerik garrantzitsuena aurkitzen dugu: Zugaztieta-Arboleda. Familian bisitatzeko ezinbesteko espazio naturala da. Bertan, landa berdeak eta aisialdirako pilo bat leku aurkituko ditugu. Gainera, antzinako meategiak, gaur egun laku artifizialak bilakatuta, izugarriak dira eta hainbat ibilbide eskaintgzen dizkigute. Guk ibilbide laburtxu bat egin genuen eta umeei utzi genien gidaren papera, leku guztiak miatuz […]

Aipagarria Txangoak

Arrazolako Oinezkoen Bidea

Arrazolako oinezkoen bidea familian egiteko txango ezinhobea da. Bidea, Atxondoko frontoi ondotik hasten da eta antzinako tren bide saretik igarotzen da. Ibilbidea, Arrazola errekaren ondotik  doan 4,5 km-ko bide leun bat da (9 km joan eta etorria). Bide guztian zehar, Anboto eta Urkiolako parkeko mendien paisaia izugarria ikusteko aukera izango dugu. Ibilbidea oso ondo egokituta […]

Topak Txangoak

Altxor gazia

Familian egiteko plan ezinhobea dakarkizuegu: Añanako Gatzaga. Txango honetan Europako paisai kultural ikusgarriena eta obekien mantenduta dagoena aurkituko dugu.  7.000 urteko historioarekin, Añanako Gatzagak munduko gatz fabrika zaharrenetakoak dira. Gasteiztik 30 kilometrotara, gatzaga honen paisaiak hitzik gabe utziko zaitu,  milaka plataforma edo larrain, iturburu, ubide, putzu eta lantegiekin. Gatza, bizitzarako funtsezko produktua da eta egindako […]

Aipagarria Txangoak

Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoa

Gure familiako kide askok trenbideetan lan egin dutenez, bisita hau nahi eta nahi ez egin behar genuen. Asko kostatu zaigu, baina azkenean bisitatu dugu Azpeitiako Burdinbidearen Euskal Museoa. Museo honek Europako trenbide bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun, diesel eta elektrikoak diren lokomotorak, automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo […]

Aipagarria Txangoak

Armintzatik Gorlizera kostatik

Ikuspegi harrigarriak dituen txango bat proposatu nahi dizuegu. Bidea oso polita da, nahiz eta pixka bat luzea izan ume txikiekin bazoazen (8 km inguru), hala ere aukera dago behin Itsasargia ikusita, bidelabur bat hartzeko. Txangoa Armintzan hasten da. Herritik irteten den baso bide batetik joango gara Ermua mendiaren tontorrera. Ibilbidea hasi eta metro gutxira Armintzako […]

Txangoak

Marina D´Or… benetan?

Lagun artean komentetan dozunien Marina D´Or-era zoazela, zure barnean lotsa eta zer esango dabenaren arteko nahasketa loratzen hasten da. Egia esan telebistako iragarkiak mesede handirik ez dio egin opor leku honeri, nahiz eta bere slogana oso itsaskorra den… Marina D´Or ciudad de vacaciones, digame. Baina tira, behin lekua ezagututa, umeekin oporretan joateko leku ezin aproposa […]

Txangoak

Abentura parkeak familian

Abentura eta jolas parkeak aukera ezinhobeak izaten dira udako oporrak igarotzeko, batez ere umeekin bidaiatzen badugu. Ondoren, familian joateko hainbat jolas eta abentura parke komentatuko ditugu: Disneyland Paris Bi parke tematikoz osatuta dago: Disneyland Park eta Walt Disney Studios Park. Nagusi zein txikientzako magiaz eta dibertsioz betetako lekua dugu hau. www.disneylandparis.es. Loro Parque Europako zoorik […]