Sukaldean Topak

Gazta tarta

Nork ez du atsegin gazta tarta bat? Gure familian arrakasta handia du, eta, gainera, oso erraza denez, haurrek sukaldean lagundu dezakete.

Era askotako gazta tarta daude, baina guri gehien gustatzen amerikar erako cheesecakearen antzekoa da, labe barik egiten dena.

Normalean, txikitxoekin errezeta bat egiten dugunean, honen jatorriari buruzko istorioren bat azaltzea gustatzen zait. Horretarako, normalean Googlera jotzen dugu, esku bat bota diezagun. Oraingo honetan, gazta tartaren jatorria ikertu dugu, eta, egia esan, oso bitxia iruditu zaigu. Ba al zenekiten gazta tarta K.a. 776an Olinpiar Jokoetako atleten elikaduraren parte zela? Edo lehenengo errezeta K.o. 230ean idatzi zela?

Baina tira, pentsatzen dut errezetarekin hasteko irrikitan egongo zaretela, beraz, jar gaitezen martxan.

Osagaiak:

– Philadelphia gazta tarrina 1

– 200 ml-ko 2 brick esnegain

– Agar Agarreko gutun-azal bat

– 3 koilarakada panela

– Gaileta Digestiboen edo integralen pakete 1

– Gurina

– Marrubizko mermelada pote bat

Has gaitezen:

1.- Galletak birrindu.

2.- Mikrouhin-labean 30 seg gurina urtu eta gailetekin nahastu.

3.- Molde batean gailetak eta gurina irauli eta lautu egingo ditugu tartaren oinarria egiteko. Hozkailuan sartu.

4.- Lapiko batean esne-gaina berotzen jarri. Gehitu Philadelphia gazta eta 3 koilarakada panela eta nahastu.

5.- Agar Agarreko sobre bat ur pixka batean bota, nahasi eta sutan daukagun nahasteari bota. 3 edo 4 minutuz dena irabiatu.

6.- Nahasketa gaileten oinarriaren gainean bota. Niri gustatzen zait iragaztea, grumitoren bat geratu bazaigu ere.

7.- Hozten utzi hozkailuan gutxienez 6-8 orduz.

8.- Marrubizko marmelada gainetik bota eta mugurdi batzukin apaindu. Prest duzue gazta tarta jateko.

Erraza, ezta? Eta zuei zelan gustatzen zaizue Gazta tarta?

On Egin!!!